XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Errenta-maila oso apala denean (A fasea) familia honek ez du harizko izararik erosiko, beraz, elastikotasuna zero izango da (e=0) fase honetan.

Kontsumitzailearen errenta handituz doan eran, harizko izarak erosten hasiko da (B fasea), eta zenbat eta handiagoa izan errenta-maila, hainbat eta handiagoa izango da erosiko duen izara-kopurua.

Fase honetan errenta-elastikotasuna positiboa izango da.

Errentaren hazkundearekin batera, harizko izaren kontsumoa asko handituko da denboran zehar eta, beraz, errenta-elastikotasuna oso handi izango da.

Momentu bat iritsiko da, errenta-maila oso altua izango dena eta kontsumitzaileari ez zaiona interesatuko harizko izara gehiago erostea, jadanik nahikoa izango bait ditu, eta hauen kontsumoa mantendu egingo da (C fasea).

Beraz, fase honetan, berriro ere elastikotasuna zero izango da, kantitatearen portzentai aldaketa zero izango bait da.

Azken fasean (D fasean), errenta-maila haziz joango da, eta kontsumitzaileak nahikoa diru duenez, harizko izaren ordez, zetazko izarak erosi ahal izango ditu.

Hau dela eta, harizko izaren eskaria erori egingo da, eta fase honetan, beraz, errenta-elastikotasuna negatiboa izango da.

Familiak, bere errenta-maila igoz doala ikusten duenean, behe-ondasunena ezik, beste ondasun guztien eskaria gehitu egingo du.

Baina ondasun batzuren eskaria, beste batzurena baino gehiago haziko da: Oinarrizko ondasunen eskaria, behin kontsumo-maila batera iritsiz gero, ez da asko haziko, aldiz, ondasun iraunkorren eta zerbitzuen eskaria asko handituko da.

Errenta-elastikotasunak, errentaren aldaketak eskarian duen eragina definitzen du, eta kontzeptu hau oso garrantzitsua da, kontutan hartzen badugu mendebaldeko ekonomietan, baliabide-esleipen edo -asignazio berriaren zio garrantzitsuenetakoa dela, eta horren ondorioa dela, gure artean, beti, industria eta sektore batzuk atzerakorrak eta deprimituak diren bitartean, beste batzuk (geroz eta gutxiago) hedapenean egotea.

Errenta-elastikotasun apaleko ondasunak produzitzen dituzten industriak, beren produktuen eskaria geldi-geldi hedatzen dela konturatuko dira, eta errenta-elastikotasun altua duten produktuen industriak, berriz, oso bizkor hedatuko dira.

D) ESKARIAREN ELASTIKOTASUN GURUTZATUA.

Eskariaren elastikotasun gurutzatuak, (X) ondasun baten eskaria eta beste ondasun (Y) baten prezioa zein mailatan erlazionatzen diren neurtzen du.

Beraz, Y ondasunarekiko, X ondasunaren eskariaren elastikotasun gurutzatua, zera izango da:.